XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

iñoiz utzi bear zayo, medar ta zezela danari, alako toki goitiya, ez noski berari dagokiyolako, bai ordea, aldiz-aldiz jakinduriyak baño geiyago, maitetasunak esan lezakelako, ta korapillo oni, eltzen diyot nik, estualdi ontan, zerbait ere belarrondoa zuritu nai baldin badet.

Maitetasuna dakart; jakinduri gutxi; txiki ta beltx ta erdi-urretxindor ikusi ninduelako, Euskaltzaindiak eman zidan, bere Jauregi ederrean bizi-izateko eskubidea.

Baldin adimen barrenak aztertu balizkit, xarrantxa lepondoan jarri-ta, atariyan lotuko ninduen, edo bekañeko galanta jaurti-ta, satsetara bota.

Etorri naiz, asko maite dedan Zumayara: beti, ernai, itxasondoan, bizi-bizi, aparra bezela, irazartzen dan erri maitera: Euskalerriko itxas-bazterrean, ondar biguñaren gañean, apatx eta apatx urte ta mendeetan zoriontsu bizi dan urira, ta Euskaltzaindiaren izenean, agur maitetsu bat dagerkiyot.

Iñora uste biziz etortzekotan, onuntz uste osoz gatoz euskaltzañok.

Amak semetxoak bere magalpean bezela, alaxe euki zituen Zumayak Etxegarai Karmelo ta Agirre Domingo, ta Zumayak ondotxo daki, oso gure-gureak zirala bi euskaltzale argitsu oyek.

Gañera, Euskalerriko zantzoa dakargu, ta jaso bezait erri maite onek, gure biotzaren mami-mamitik, zirpuilik gabe, bereganotz dariyogun maitetasuna.

Jaso bai ta entzun... Txingurriya, gauza txiki ta maxkala izanarren, puska galantaren zale izaten da: etxe-ingurutan dabiltzan galtxori edo burrioyak, berak bezanbateko ogi pusketa, mokuan isegi nai luteke.

Neri beste ainbat gertatzen zait: txingurri, ta puska galantaren zale:.